XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ezta kasorik ere. Zuentzat aste osorako ez diagu ezer oraingoz.

Bazirudik jendarmeak txoil petral jarri direla erreka iskinan eta momentuz gauden piska batean lasai.

Emazteek baditek, ordea, zer egina bihar bertan.

Dihoazela hamabietan pausoko zubiz bestaldera eta han izango ditek betiko lekuan (badakizue, Manexen denda atzean), kaferik ekartzeko.

Bistakoak ordu horretantxe aldatu behar zituztet.

- Emazteen txanda, orduan. Ez zegok gaizki.

Bidenabar joan dedila auzoko Maritxu ere hankartean lagatzen bat ekar dezan.

- Hori Frantziskok far-antxean, noiznahiko lana dik maribandera horrek.

- Honunzkoan ez dik, noski, ipurdia harunzkoan bezain airoso dantzatuko, arraioak ez baditu!.

- Hartara Koxmek, berari jarraiki, astea ez zaiguk alperrik joango behinipehin.

- Erraz egiten ditek emakumeek egunargiko lana. Hori bat duk.

- Larunbatekoa, bestea.

- Donostiarako kamioia diagu.

- Joño! Oraintxe gure ganbaran belar idorrarena baino Brasileñaren usai handiagoa zegok... Badik hustu premia ederra!.

Frantziskok, Marxkoxek bezala, ez zuen batere gogoko tabernan halako kontutan aritzea.

Tabernan jolas gutti esan ohi zuen.

Baina inoiz ordenak hala jaso behar izaten ziren beste erarik ezean.

Jai egunak ziren, bestalde, astiro aritzeko aproposenak ere.

- Zuek asmatu beharko duzue Bentasko Sanjose ermitaraino nola eraman guztia.

Bestetan bezala beharko dik, bada lagundu zion Markoxek.

Orainarte ez diagu inolako kolperik izandu.